XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak HERRIZAINGO SAILA.

LEHIAKETA PUBLIKOA, tresna higikor eta eramankorrak kontratatzeko. CP-176/88 zbk.-dun espedientea.

Herrizaingo Saileko Administrazio eta Plangintzarako Sailburuorde Jn.T.A.-ren Erabaki batez, ondorengo honako iragarki hau publikatzen da: Kontratuaren xedea: Iragarki honen idazpuruan ageri den kontratapena.

Aurrekontua: Lehiarako gutxi gorabeherako aurrekontua, berrogeita hamar milioi (50.000.000,-) pezetatakoa da.

Zer non: Administraziozko Klausula Partikularren Plegua eta Agindu Teknikoena, halaber, lehiatzaileentzat interesdun izan daiteken gainerako dokumentazioa ere, beren eskuragarri daukate E.U.T.L.-eko Egoitza Nagusian eta Lurraldeetako horren Ordezkaritzetan ere.

- Asua Plaza, z/g SONDIKA (Egoitza Nagusia). - Erzila, 4 (Bilbo).

- Askatasun Hiribidea, 1-1 (Donostia). - San Antonio, 15 (Gasteiz).

Behin behingo fidantza: Lehiatu nahi bada, Base Teknikoen Pleguan adierazirik dagoen fidantza Eusko Jaurlaritzako Altxortegi nagusian jartzea utz ezineko baldintza izango da.

Behin betiko fidantza: Esleipenerako diruzenbatekoaren %4a izango da.

Aurkezteko epe eta tokia: E.U.T.L.-ren Egoitza Nagusian edo Lurraldeetako bere Ordezkaritzaren batean aurkeztu beharko dira eskaintzak, E.H.A.O.-n hori argitaratua izan dadin egunetik hasi eta hogeigarren laneguneko 10 orenak baino lehenago, Azaroaren 38ko 2528/86 E.D.-z aldatutako Kontrataziotarako Arautegi Nagusiko 100 art.-an agindutako eran.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administraziozko Klausula partikularren Pleguan zehazturik aurkitzen da.

Agertarazteko toki eta eguna: Herrizaingo Saileko Ertzaintzaren Unitate Tekniko Laguntzailearen Egoitza Nagusian, Kontratazio Alorrean, Sondikan (Bizkaia), Asua Plaza, z/g.

Aurkezpen-epearen barruan eskaintzaren bat postaz bidali dela ziurtatzen duen agiririk ez dagoenean, aurkezpenerako jarritako aldiaren amaieraren ondorengo hirugarren lanegunean egingo da eskaintzen agertarazpena, hamabi orenetan.

Sondika, 1988.eko Martxoak 15 Administrazio eta Plangintzarako Sailburuordea, SABINO ARRIETA HERAS.